Zein da gai ondoren datorren buruhauste txikiari erantzuna bilatzeko?
Aurreko batean hiru lagun afaltzera joan ginen. Afaria 30
txanponetan atera zitzaigun, beraz, bakoitzak 10 jarri genituen. Baina
ustekabean, jabea ezaguna zela eta prezioa merkatu zigun, 25 txanpon
kobratu zizkigularik. Orduan zerbitzariak, 5 txanpon hiruron artean
zatitu ezinik, zer erabakiko eta guri bana itzuli eta bera soberan
zeuden biekin gelditu zen. Laburtuz, bakoitzak 9 txanpon sartu genituen,
guztira 27, zerbitzariak 2 hartu zituen, batura 29. Non gelditu
zitzaigun ba 30 osatzeko falta zena?
Erantzuna: datorren astelehenerako.
0 comentarios:
Publicar un comentario