KORRIKA18
2013ko martxoaren 14an hasita , 11 egunez eta gelditu gabe Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez korrikak.Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalariekin , gau eta egun gelditu gabe.
Korrika hasi eta amaitu arte lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean ; lekuko horren barruan korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen da.
MEZUA
Korrika18 EMAN EUSKARA ELKARRI dio, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza . Elkar entzuteko eta ulertzeko.
IBILBIDEA
2013ko martxoaren 14an Andoainen , hain zuzen ere , hasiko da euskarako aldeko lasterketa erraldoia . 11egunez gelditu gabe , Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24en Baionara heldu arte.
Korrika nagusia ostiral gauen Errenteria herritik igaroko da . Hori ospatzeko Errenteriako ikatola eta eskolen artean ostiral goizean 10:30etan Errenteriako herritik korrika txikia burutuko da.
GORA KORRIKA18 EMAN EUSKARA ELKARRI
0 comentarios:
Publicar un comentario