1- Angelua, latineko “angulus” hitzetik dator eta, bere esanahia izkina edo kantoia da.
• Angelua: Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano- edo espazio-zatia, gradutan neurtzen dena.

2- Angeluaren osagaiak hauek dira:
•Aldea: Angelua osatzen duten bi zuzenak. Poligono bat ixten duten lerroetako bakoitza; angelu bat osatzen duten bi lerroetako bakoitza.
•Erpina: Angelu baten bi aldeek, poligono baten bi aldeek edo poliedro baten hiru alde edo gehiagok elkar ebakitzen duten puntua.
•Zabaltasuna: Angelua osatzen duten bi aldeek duten zabalera.
3- Angelu motak zabalera edo zabaltasunaren arabera:
•Angelu zorrotza: 90 gradutik beherako neurria duena.

•Angelu zuzena: Bere aldeak elkarzutak (perpendikularrak) dituen angelua, 90º gradukoa.

•Angelu kamutsa: 90 gradutik gorako neurria duena.

•Angelu laua: 180 graduko neurria duena.

•Angelu osoa: zirkulu osoa hartzen duen angelua da (360°).

4- Angelu motak posizioaren arabera:
•Ondoz-ondoko angeluak: erpina eta alde bat komunak dituzten angeluak.

•Angelu auzokideak: ondoz-ondokoak dira eta angelu laua osatzen dute.

•Aurkako angeluak: Angelu baten aldeak luzatzerakoan sortzen den angelua eta abiapuntuko angelua erpinez aurkakoak dira: 1 eta 2, 3 eta 4.

5- Angelu osagarriak eta betegarriak:
•Angelu osagarria: Angelu jakin bati 90 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona.
B angeluari bere osagarria den A angelua gehituz gero 90º eta A angeluari B angelua (bere osagarria) gehituz gero 90º.

•Angelu betegarria: Angelu jakin bati 180 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona.

6- Gradua, minutua eta segundoa: angeluak zelan neurtu azaltzen du, angeluak nola eraiki…
0 comentarios:
Publicar un comentario