2013-02-05


2013ko IHAUTERIAK 

Azkenean iritsi dira aurtengo ihauteriak , aste honetako ostegunean Tolosan hasten dira eta 6 egun jarraian ospatuz. Lehen eguna osteguna izaten da, egun orri " OSTEGUN GIZENA " deizten zaio. Osteguneko eguna hasi baino lehen asteazken gaueko 12:00etan txupinazoa, herritarrak Tolosako triangelu plazan izaten da. Bertan, ihauterien hasiera baino lehenago ere elkartzen dira tolosarrak eta txaranga baten laguntzaz ihauteriak bertan direla ospatzen dute.
Gau hori amaitu ondoren, " ostegun gizena " egunik adierazgarriena da. Goizean, hamaiketako txiki bat egin ondoren , herritarrak udaletxera inguratzen dira eguerdiko txupinazoa ikustera , jai giroan. Arratsaldean,ohikoa izaten zezenak ikustera joatea,zezenen lehen egunari hasiera emateko. Gau partean tolosar gazte eta heldu jendeak afariak eduki ohi ditu. Gau horretan soziedadeetan gizonek bakarrik afaltzen dute eta emakumeak aldiz, herriko jatetxeetan.
Honela, zazpi egun igarotzen dira eta zazpi egun bakoitzak izen ezberdin baten bitartez ezagutzen dira :

      1.- osteguna : ostegun gizena .
      2.- ostirala : ostiral mehea .
      3.- larunbata : zaldunita bezpera .
      4.- igandea : zaldunita .
      5.- astelehena : astelehenita.
      6.- asteartea :  asteartita. 

Egun guztietan ekintza ezberdin bat dago baina egun garrantzitsuena " igandea " da. Goizeko 8tan dianarekin hasten da jaia. Azkenik, zera aipatu nahi nuke, Tolosa herriko balkoi eta terraza guztiak kolore ezberdinetako tela ezberdinez apaintzen direla. Honela, herriari koloretsu puntua emanez.
            

                                      GORA IHAUTERIAK 

                                              


0 comentarios:

Publicar un comentario

Subscribe to RSS Feed Follow me on Twitter!