2013-02-08

Kaixo lagunok:
hemen dituzue bertso metarako sortu dituzuen bertsoak,

Langaitz Ikastola 5B 

                      

Gaia: Gurasoak klasean

Gurasoak ditugu
klaseak ematen,
eta watxaparekin
dabiltza gozatzen


Amatxo hasi zaigu
gaia irakurtzen,
baina gelako denak
ez dugu ulertzen.


Andereño ondoan
zein dago laguntzen,
hori nire aita da
hasi naiz flipatzen


Gure klasean beti
inglesa ikasten
baina gurasoekin
bertsoak egiten.


Ingurunean beti
gutxi ateratzen
baina taillerran beti
bikain gauzak sortzen.

Langaitz Ikastola 5A


Gaia: Aulki abeslariak

Gelako aulki bat naiz
oso modernoa
kontzertuak ematen
kantatzera noa.

Parkera joatean
Entzuten dut roka
Konturatzen ari naiz
AC DC kanta

Sofa batek abesten
beti agudoa
asko gustatzen zaio
dantza kuduroa.

Silloia behin joan zen
Opera entzutera
Orduan hasi egin zen
Kantatzen opera.

Taburetea dago
Hor dago kantatzen
Aztutzen hari zaio
Gero gogoratzen.

Telesilla bat zegon
Gamma Stile kantatzen
Azkenik ikusi non
Jendea dantzatzen.
Langaitz Ikastola 5D


Gaia: futbola itsasoan

Gure baloi maitea
lehertu du hortzekin,
denak haserre daude
marrazoarekin.

Gure puxika-arraina
zorabiatu zaigu,
baloi berri bat
erosi behar dugu.

Oso handiak dira
Atezain-baleak
Jokalarien artean
zalantzaz beteak.

Arbitroak badauka
bere txilibito,
eta honen izena
Arbitro Pepito.

Algek txartel gorria
atera digute.
Zaldiak haserretuz
ostikoz jo dute.

Antxoa lesionatu
egin da kanpoan,
Marrazoak barrezka
dago bere ondoan.


 

0 comentarios:

Publicar un comentario

Subscribe to RSS Feed Follow me on Twitter!